XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koloni-gizarteak ez du teknikarien behar hertsirik, eta ez du ematen ere horrelakorik.

Baina, zoritxarrekoa guztiz beharrezkoa ez dena!.

Peoin kolonizatua aisa trukagarria denez, zergatik ordainduko ote zaio merezi lukeen soldata?.

Gero ere, gure mendea eta gure kondaira gero eta teknikorrago direla badago; kolonizatuen teknika-atzerapena emendatuz doa, eta harekiko mespretxua zuzenesten bide du beraz.

Badirudi bildu eta mamitu egiten duela kolonizatzaileagandik berezten duen tartea.

Bi parteen arteko ezin ulertzearen parte bat hutsarte tekniko hori dela esatea ez da guztiz okerra.

Kolonizatuaren bizimaila den bezain apala izanik, harremana bera ia-ia ezinezkoa da.

Kolonietako Erdi-Haroa aipatuz azaldu nahi izaten da gertatzen dena.

Luzaz jarrai liteke horrela.

Tekniken erabiltzeak eta baliatzeak teknika-tradizinoak sortzen dituzte.

Frantses haurrak, Italiar haurrak, motoreren bat miatzeko eta puskatan ateratzeko aukera izaten dute, teknika-tresnaz inguraturik bizi dira.

Kolonizatu anitz, alderantziz, makinarik ttikiena edo errazena ikusteko edo hurbiltzeko, gurasoen etxetik irten beharretan gertatzen da.

Nola liteke, horrela, mekanikaren zibilizazioarekiko jaierarik edo makinaren intuiziorik ekartzea?.

Dena da gabezia kolonizatuarengan, eta denak du gabetzenago.

Baita gaizki elikaturik, makal eta eri dauden bere gorputzak berak ere.

Alferrikako jardun asko aurreratuko litzateke edozein eztabaida hasi baino lehenago argi-eta-garbi hau aitortuko balitz: badago gabezia bat gaitza, badago miseria gorria, orokorra, etengabea, eskerga.

Badago biologiazko miseria hutsa eta zozoa; alegia, badaude herri oso baten gosetea, azpi-elikatura eta eritasuna.

Jakina, urrutitik ikusia, abstrakto xamar eta hotz azaltzen da hori guztia, eta lokamutsezko irudimena erantsi beharko litzaioke.

Beti gogoratzen naiz Tunisienne Automobilearen autobusaz, Hegoalderuntz joan ginen egun hartaz:.